Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Lan lerroak

Egiaztapena

Azalpena

Euskararen egiaztapena laneko hautaketa prozesuetan

 1. Sarrera
Indarreko legeen arabera, euskararen ezagutzak ahalbidetzen du Nafarroako administrazioetan  hainbat lanpostu eskuratzea edo merezimenduak lortzea hautatze-prozesuetan. Horretarako, izangaiek jakintza hori egiaztatu behar dute agiri eta ziurtagiriak aurkeztuta edo Euskarabideak antolatutako probak gaindituta. Izan ere, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen 130/2015 Foru Dekretuak xedatzen du, beste jarduera batzuen artean, aurrerantzean Euskarabidea izanen dela euskarazko egiaztapenaren arduraduna.
 
Halere, bitarte batez eta prozedurak birdefinitu arte, eskabidea automatikoa Nafarroako Administrazio Publikoaren inprimakiaren bidez eginen da, nahiz eta ondoren Euskarabidea izan proben arduraduna.
 
Orrialde honek informazioa ematen du egiaztapenaz eta gairi dagokion araudi legalaz. Era berean, unitate administratiboek aukera daukate Euskarabideari aholkua eskatzeko gai hauen inguruan izan ditzaketen zalantzez: hizkuntza eskakizunak, proben ezaugarriak eta antolakuntza, ziurtagirien baliokidetza eta beste.
 

2. Jakintza mailak egiaztatzeko erak

Izangaiek euskararen jakintza egiaztatzen ahal dute era hauetan:
  • Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako agiri baten bidez, edo homologatutako agiri ofizial baten bidez.
  • Euskarabideak antolatutako probak gaindituta, unitateen eskariaz egindako deialdietan ala berariazko deialdietan.
 3. Homologatutako agirien baliokidetza
Izangaiek aurkezten ahal dituzten agiri homologatuen zerrenda handia denez, NAPIko zuzendari-kudeatzailearen 210/2010 Ebazpenak beren arteko baliokidetza xedatzen du.
 
Aholkularitza: administrazioetako unitateek aholkua eskatzen ahal diote Euskarabideari agirien balorazioaren gainean. Horreratako, eskaera egin behar dute eta agirien kopia bidali.

Ondoko esteketan informazio osagarria lor daiteke:
Agirien arteko baliokidetza arautzen duen 210/2010 Ebazpena
Euskarazko baliokidetzen taula
 

4. Euskarabideak antolatutako probak administrazio publikoetako unitateen eskariaz antolatutako probak

Euskarabideak, eskatzen zaionean eta dituen baliabideen arabera, hizkuntza maila zehazteko probak egiten ditu. Hona hemen zehaztasun batzuk:
 
Zer dira?: Hizkuntza mailak egiaztatzeko proba batzuk dira, betiere lanpostuen hauta-prozesuei lotuak. Proba hauek Nafarroako administrazioetako unitateen esku daude baldin eta izengaiek ez badute agiririk eta lanpostuan, euskaraz jakitea nahitaezkoa bada edo merezimendu kualifikatua denean.
 
Norentzat dira probak?: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioetako, toki administrazioetako eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateetako unitateentzat.
 
Zein maila egiaztatzen dira?
  • Merezimenduzko probetan bost hizkuntz maila egiaztatuko dira: Europako Erreferentzia Esparruko A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak.
  • Gaitasun probetan lanpostuari dagokion maila eta euskarazko jakite-mailen kasuan, unitateek eskatzen dituztenak.
Noiz egin behar dira eskaerak?: Urteko edozein tenoretan antolatzen ahal dira euskara probak; hala ere, probak burutu baino 3 aste lehenago egin behar da eskaera, ziurtasun osoz erantzun ahal izateko.
 
Eskaeraren prozedura:
  • Eskaera ofiziala egin behar da online: ondoko loturaren bidez: ESKAERA. Bidalitakoan, kortesiazko mezu bat jasoko da eskaeran emanda datuekin (une honetan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntaren Atalak sinatuta.
  • Ondoren, probaren xehetasunak zehaztuko dira Euskarazko Egiaztapen Bulegoan (848 423 306).
  • Eskabidean ahalik eta datu gehien ematea eskertuko da, antolakuntza errazte aldera.
Emaitza: Euskarabideak proben emaitza akta baten bidez igorriko du, nahiz eta eskaera NAPIri egin.
 

5. Legedia

203/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 30ekoa. Agertzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak (Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla) eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten du zein lanpostutan hartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendutzat. (NAO 110, 2001ekoa).
 
GOBERNUAREN ERABAKIA, 2006ko irailaren 18koa. Euskararen alorrean hainbat neurri hartzen dituena. (NAO 120, 2006koa).
 
55/2009 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena.