a) Foru Komunitateko administrazio publikoetan hizkuntza politika aztertzea eta ebaluatzea.
b) Euskararekin zerikusia duten hizkuntza alderdiak ukitzen edo bere baitan hartzen dituzten foru legeen eta gainerako xedapen orokorren eta jarduera planen aurreproiektuen gaineko txostenak prestatzea, baita esparru horretan erregelamenduen proposamenak prestatzea ere, hala eskatzen zaionean.
c) Nafarroako Gobernuko departamentuei aholkua ematea Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakundeak esku hartzen duen esparruetan.
d) Toki administrazioei aholkua ematea Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakundeak esku hartzen duen esparruetan, baldin eta eskatzen badute.
e) Estatuak Nafarroan duen Administrazioari aholkua ematea Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakundeak esku hartzen duen esparruetan, baldin eta eskatzen badu.
f) Erabileraren esparruan ikertzea, koordinatzea eta aholku ematea gizarte bizitzaren zernahi esparrutan.
g) Euskaltzaindiarekin akordioak proposatzea, baita Euskaltzaindiarekin ezarritako akordioen ondoriozko jarduerak ere.
h) Nafarroako euskararen terminologia arloan jardutea.
i) Euskaratik edo euskarara egiteko agintzen zaizkion itzulpenak egitea.
j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.
![]() |
![]() |
![]() |
|
| Hitzarmenak | Hizkuntza-politika | Toponimia |