Gure zerbitzuak

Euskara maila egiaztatzeko probak

PROBAK

  1. Laneko hautatze prozesuetan 

    Deialdi publiko batzuetan jakintza-maila egiaztatu behar izaten da, baldin eta hizkuntza eskakizuna ezarria baldin badago. Horretarako, ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da, edo hautatze prozesuan Euskarabideak antolatutako proba gainditu. 

    Proba horiek administrazioetako unitateei eskaintzen zaizkie hautaketan euskarari dagokiona teknikoki aurrera atera dezaten. Hala, probaren bat antolatzea nahi duen unitateak eskabidea egin behar dio Euskarabideari.

    Eskaera egiteko prozedura:

    • Eskaera ofiziala egin behar da online: ondoko loturaren bidez: ESKAERA

      Bidalitakoan, kortesiazko mezu bat jasoko da eskaeran emandako datuekin.

    • Ondoren, probaren xehetasunak zehaztuko dira Euskarazko Egiaztapen Bulegoan (848 423 306).

    • Eskabidean ahalik eta datu gehien ematea eskertuko da, antolakuntza errazte aldera.

    Emaitzak: Euskarabideak proben emaitzak akta baten bidez igorriko ditu.

  2. Prestakuntza prozesuetan, alegia, ikastaro bat egin ondorengo probak 

    Euskarabideak antolatutako euskara ikastaroak eginda langile publikoek  ziurtagiri ofizialak lor ditzakete, gainditu duten maila jasotzen duten agiriak.

    Hala, langile publikoendako prestakuntza orokorreko edozein ikastarotan parte hartuz gero, hasi A1 mailatik eta C1 mailaraino, Euskarabideak gainditutako mailari dagokion ziurtagiria emanen dio interesatuari, baldin eta gaindituz gero horretarako berariaz antolatutako probak.  Ziurtagiri horiek Nafarroako administrazio publikoetan dute balioa, eta ez dira iraungitzen.

    Azterketaren ezaugarriei buruzko informazioa hemen daukazu. 

    Egindako proben emaitza eta ziurtagiriak kontsultatzeko esteka hementxe dago.

AHOLKULARITZA

           Bestalde, unitate administratiboek aukera daukate Euskarabideari aholkua eskatzeko honako gai hauen inguruan: hizkuntza eskakizunak, proben ezaugarriak eta antolakuntza, ziurtagirien baliokidetza eta beste. Eskabidea bete behar da horretarako.

ZIURTAGIRIEN BALIOKIDETZA

           Hautatze prozesuetan agiri bidez erakuts daiteke hizkuntza-gaitasuna. Onartu ohi diren ziurtagirien zerrenda honako ebazpen honetan daukazu: 210/2010 Ebazpena.

           Informazio osagarri gisa, baliokidetza desberdinetako taula bat dago hemen klikatuta.