Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

Jabier Muguruzaren kontzertua

  • Izenburua: Jabier Muguruzaren kontzertua
  • Mota: Musika
  • Antolatzailea: Iruñeko Udala
  • Data: 2010-06-17
  • Ordua: 20:30etan
  • Lekua: Erraldoien Txokoa (Descalzos karrika)
  • Herria: Iruña
  • Azalpena:

    'Kantu eta Hitza'  zikloaren barruan, Jabier Muguruzaren kontzertua: 'Taxirik ez'. Sarrera doan.

    Jabier Muguruza (Irun) bost urterekin hasi zen musikaren munduan, akordeoia jotzen. Zazpi urte zituela, Europako haur mailako titulua irabazizuen, akordeoiaren atalean.
     Hainbat urtez kontzertista jardun eta gero, akordeoilari aritu zen musika-proiektu batzuetan, Zarama, Imanol, Kortatu eta Antton Valverderekin, besteak beste.
    Les Mecaniciens eta Joxe Ripiau taldeetako sortzailea eta kidea izan da.
    1994. urtean lehen diskoa atera zuen, bakarlari gisara. Geroztik, toki askotara zabaldu da bere ibilbidea, Frantziara, Alemaniara, Erresuma Batura eta Brasilera, esaterako. Halaber, hiru alditan irabazi du Arteen eta Musikaren Akademiak euskarazko disko hoberenari ematen dion saria, 2002.,2006. eta 2008. urteetan.
    Muguruzak estilo literario-musikal bere-berezkoa sortu du, non jazzaren ukituak eta berak garrantzi handikoak jotzen dituen poesia-testuak tartekatzen baititu. Hori dena luxuzko profesional-talde batek lagunduta. Taxirikez azken lanak areagotu egiten du aipatu estilo-joera.

    FITXA ARTISTIKOA
    Jabier Muguruza
    AHOTSA ETA AKORDEOIA
    Txema Garcés
    BAXU ELEKTRIKOA
    Angel Unzu
    GITARRA AKUSTIKOA
    Igor Telletxea
    BATERIA ETA PERKUSIOAK
    Mireia Otzerinjauregi
    AHOTSA
    Roberto Yaben
    GITARRA ELEKTRIKOA
    Mikel Azpiroz
    PIANOA