Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

"Munduko Zirkoa"

  • Izenburua: "Munduko Zirkoa"
  • Mota: Antzerkia
  • Antolatzailea: Karrikaluze euskara elkartea eta Atarrabiako Udala
  • Data: 2010-04-30
  • Ordua: 22:00etan
  • Lekua: Atarrabiako Gune Eszenikoa
  • Dokumentua: deskargatu
  • Azalpena:

    Barañaingo “Alaitz” institutuko ikaslez osatutako taldea da “Munduko Zirkoa” obra aurkezten duena. Arte eszenikoak, musika eta dantzako batxilergo berriko ikasleak dira antzezlan honetan sortzaile, antzezle, abeslari eta dantzari. Ideia sinple batetik sortutako obra bat da: arte eszenikoak, musikak eta dantzak duen garrantzia eta eurek honen alde egin duten apustua errebindikatzea.

    Sinopsia: Nolakoa litzake gure mundua musikarik gabe? Eta dantzarik gabe? Antzerkia, olerkia, pintura, eskultura, eta halakorik gabe? Zertarako behar ditugu artistak gure planeta honetan? Edo… ez ditugu behar? Ongi etorriak Munduko Zirkora!Txikia da gure planeta urdina. Txikiegia hainbeste gerra, gose, injustizia, sumin, miseria, indarkeria, eta gehiegikeriarekin unibertsoan bueltak ematen jarraitzeko. Baina hor dago, jiraka eta biraka, eta gu harekin batera. Nola da posible hemen bizitzea? Abesti batekin negar, pailazo batekin irri, dantzarekin jolas, esna gaudenean amets egin. Hori da gitarra-jolearen lana, pailazoaren zeregina, dantzariaren xedea eta gu guztion ardura. Hori da bizitzea eta hori da gure planeta txiki eta urdin honetan bueltak ematen jarraitzeko pena merezi duen arrazoi bakarra.
     

    Zuzendaria: Ismael Yagüe García.

    Antzezleak (alfabetikoki): Izaskun Arriaran Iribarren, Irati del Valle de Miguel, Janire García Jiménez, Aritz Iriarte Cemborain, Estibaliz Iribarren Osinaga, Leire Itoiz Burguete, Leire Lizoain Ortíz, Julia Munarriz Antona, Irene Narvarte Suescun, Jon Quel Sola, Andrea Santesteban Sem, Imanol Sucino Gámez, Omar Toure Gamboa, Iker Vélez Lamberto, Ainhoa Zurbano Urra.
     

    Sarrera: Doan.