Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

Euskarazko liburuen truke azoka

  • Izenburua: Euskarazko liburuen truke azoka
  • Mota: Azoka
  • Antolatzailea: Kima euskara taldea
  • Kontaktua: altsasuneuskaraz@euskalerria.org
  • Data: 2010-04-25
  • Ordua: 12:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Foruen plaza
  • url: ikusi
  • Azalpena:

    Kima euskara taldeak jakinarazi nahi du domekan, 12:00etatik 14:00etara, euskarazko liburuen truke azoka eginen dela. Foruen plazan izanen da (eguraldiak laguntzen ez badu Iortia kultur guneko ezkaratzean). Azoka horrekin altsasuarren artean euskarazko liburuen irakurketa bultzatu nahi du Kimak. Euskaraz idatzitako liburuak dohainik lortzeko aukerarekin batera, topaketa ere izan daiteke domekakoa. Izan ere, azokan biltzen diren altsasuarrak liburuen inguruan iritziak trukatzeko aukera aparta izanen dute.

    Domeka eguerdian Iortia kultur gunean, Itsasi euskaltegian, LHko institutuan, Jesusen Bihotza ikastetxean eta Zelandi eskola publikoan jasotako liburuak mahaitan ikusgai jarriko ditugu. Haiek aztertu eta gero gogokoena eramateko aukera izanen da, beti ere, jasotako txartelarekin trukatu eta gero. Aukera aparta hau ez galtzeko gonbitea egiten dio Kimak altsasuarrei.

    Jendeak liburu bat, hiru edo hamaika liburu utzita ere txartel bakarra jaso du. Truke azoka despeditu eta gero libururen bat soberan geldituz gero, altsasuar berrien artean banatuko ditugu, familia horiek euskarazko gutxieneko liburutegi bat izan dezaten.