Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

"Prest gaude"

  • Izenburua: "Prest gaude"
  • Mota: Antzerkia
  • Antolatzailea: Karrikaluze euskara elkartea eta Atarrabiako Udala
  • Data: 2010-04-23
  • Ordua: 22:00etan
  • Lekua: Atarrabiako Gune Eszenikoa
  • Dokumentua: deskargatu
  • Azalpena:

    Lakrikun 1994. urtean sortutako antzerki talde amateurra da. Noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta jendeari eskaintzeko asmoz eratu zuten taldea. Denborarekin, eta hamar urte pasa eta gero, taldeak obra berri asko estreinatzeaz gain, herriz herri antzezten ibili dira.

    Azken urte hauetan, bi urtetik behin prestatzen dute lan berria, eta “Prest gaude” trilogia baten bigarren zatia da, “Greban gaude” antzezlanaren ondoren.

    Lakrikun Taldearen 'Prest gaude' ikuskizunak, joan zen azaroan Azpeitian ospatutako Euskal Antzerki Topaketen hamazazpigarren edizioa irabazi zuen.

    Egilea: Lakrikun antzerki taldea.

    Zuzendaria: Idoia Uranga.

    Antzezleak: Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola, Idoia Uranga.

    Sarrera: 3 euro.

    Sinopsia: Greban egon ginen denbora luzez. Ez genituen gure helburuak bete, eta horregatik, orain prest gaude bigarren ahalegin bat egiteko. Borrokarako grina ez zaigu falta, arrazoiak baditugulako, adinean aurrera goaz, ez gara ginenak, tristeziak eta alaitasunak partekatzen ditugu, barne eta kanpo aldaketak jasan ditugu, baina, emakumeak izanik, prest gaude zurrunbilo honetatik irteteko.
    A.J.E. trilogiaren bigarren zatia duzue PREST GAUDE! GREBAN GAUDE hartan gurekin bat egin bazenuten, eta prest bazaudete, zuen indarra estimatuko dugu. Gure greba deialdira etortzeko aukerarik izan ez bazenuen ere, zatoz oraingoan gurekin!