Patxi Gallegoren Xabinaitor komiki-pertsonaia antzezlan bihurtu du Gorringo taldeak. Xabinaitor protagonista hartuta Patxi Gallegok 3 komiki-album plazaratu ditu orain arte, eta antzezlana egiteko, Nagore Aranburuk lehen albuma hartu du batik bat oinarri eta egokitzapena egin du. Abentura poliziako-erotiko bat da antzezlana. Aktoreak, Wazemank telesaioko aurpegi ezagunenak.
Gorringo taldeak Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren ondoren “Xabinaitor” estreinatu berri du.
Zuzendaria: Anartz Zuazua. Antzezleak: Anjel Alkain, Mikel Pagadizabal, Mikel Laskurain, Ainere Tolosa, Isabel Agirresarobe, Egoitz Lasa, eta Asier Sota.
Eszenografia: Mikel Serrano.
Musika: Ignacio Pérez Marín.
Sarrera: 6 euro.
Sinopsia: Superman, Batman, Spiderman… Superheroi hauen garaia pasa zen. Orain, gurean…. EGA agiria duen superheroi bakarraren garaia heldu da… Xabinaitor! 8 urtetik 158 urte bitartekoentzako antzerki lana…. WAZEMANK-eko lan-taldearen eskutik