Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

Euskaltegietako euskara ikasleendako ipuin lehiaketa

  • Izenburua: Euskaltegietako euskara ikasleendako ipuin lehiaketa
  • Mota: Lehiaketa
  • Antolatzailea: Kima euskara taldea
  • Kontaktua: altsasuneuskaraz@euskalerria.org
  • Hasiera data: 2010-04-14
  • Bukaera data: 2010-04-28
  • url: ikusi
  • Azalpena:

    Seigarren urtez Kima euskara taldeak euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Iaz bezala, aurten ere euskaltegietako ikasleekin batera Sakanako Mintzakide programako kideak parte hartzeko aukera dute. (B eta C mailetan). Bestalde, ipuinen grabazioak aurkezten dituztenek ere saria eskuratzeko aukera izan dezakete.

    Asmo bikoitzarekin antolatu du lehiaketa Kima euskara taldeak: batetik, euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa erakusteko bide bat eskaintzea da, ikasitakoa klasetik kanpo erakusteko bidea emanez. Bestetik, euskara ikasteko konpromisoa hartu duten altsasuar, eta sakandar, guztien ahalegina nabarmendu nahi du Kimak lehiaketaren bidez. Ahalegin hori egin duten eta egiten ari diren guztiak zoriondu besterik ezin ditugu egin.

    Kima euskara taldetik euskara ikasten, alfabetatzen edo mintzapraktika taldeetan ari direnei parte hartzera animatu nahi ditugu, maila bakoitzeko sari eder bana eskuratzeko aukera izanen baitute. A eta B mailetako ipuin onenarendako: 75 euroko txartela Arkatz liburu-dendan gastatzeko. C mailako onenak, berriz, Kimak emandako sari ederra jasoko du.

    Orain arte antolatu diren lehiaketaren bost edizioetan 63 ipuin aurkeztu dira. Guztiak Kima euskara taldearen web orrian, www.altsasukokima.com, irakurtzeko aukera duzu, haietako bederatziren audioekin batera. Ez galdu aukera eta ezagutu gure euskaldun berrien lanak.

    Euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatzerakoan Kima euskara taldeak Arkatz liburu-dendaren, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntza izan du.


    Oinarriak

    Lehena
    Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Altsasuko, edo Sakanako, edozein pertsonak parte hartu dezake. Baita ibarreko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

    Bigarrena
    4 maila ditu lehiaketak. 1. mailan hasierako eta 1A kurtsoko ikasleek parte hartu dezakete. 2. mailan, aldiz, 1B, 2 eta 2+ kurtsoetako ikasleek. 3. mailan 3 eta EGA ikastaroetan ari diren ikasleek parte hartu dezakete. Azken bi maila horietan Mintzakideek parte hartu dezakete. 4. maila lehiaketara aurkeztutako ipuinen audioendako da.

    Hirugarrena
    A mailan, banaka edo taldeka, egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. B mailan lanak banakoenak eta, gehienez ere, hirukoteena izanen dira. Jakina, euskaraz idatziak. Lanen luzera norberaren esku dago. C mailan aurreko irizpideak gorde behar dira, baina bakarkako lanen kasuan laguntzaileak onartuko dira.

    Laugarrena
    Lehiaketa aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira. Bestela bertan behera geldituko da.

    Bosgarrena
    Testuak argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izanen dira. Beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabea izan behar du ipuinak.

    Seigarrena
    Irainak, sexismoa, arrazakeria, gorrotoa edo bestelako jarrerak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko, ezta oinarrizko eskubideren kontrako edukirik ere.

    Zazpigarrena
    Altsasuri buruzko erreferentzia(k) sartzea ezinbestekoa da, paisaiak direla, tokiak direla…

    Zortzigarrena
    Ipuin bakoitzaren bi kopi idatzi aurkeztuko dira lehiaketara. Horietaz gain, pdf gisa gordetako dokumentua bidali beharko da altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera, beti ere ipuin lehiaketa eta ezizena gehituz. Espazio bikoitzean mekanografiatua egon beharko dute lanek. Ipuina gutunazal itxi baten barruan sarturik eta izenorde batekin, euskaltegian aurkeztuko da. Aipatu gutunazalaren barruan beste gutunazal itxi bat sartuko da eta bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta euskara maila edo urratsa. Audio grabaketak 5 mega baino txikiagokoak badira posta elektronikoz bidali daiteke, bestela euskaltegian entregatuko da.

    Bederatzigarrena
    Kima, Altsasuko Euskara Taldeak izendatuko du epaimahaia.

    Hamargarrena
    Hainbat irizpide finkatu dira saritu beharreko testuak aukeratzeko: originaltasuna, sormena, mailari dagokion euskara. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Lanak apirilaren 14tik 28ra arte aurkeztu daitezke. Sari banaketa maiatzaren 13an eginen da Iortia kultur gunean.

    Hamaikagarrena
    Aurkeztutako lanak Kima Euskara Taldearen esku geldituko dira. Publikatzeko aukera gordeko du.

    Hamabigarrena
    A eta B mailan sari eder bana izanen da: Arkatz liburu-dendan 75 euro gastatzeko txartela. C mailako lanik onenak Kimak emandako saria jasoko du.

    Hamahirugarrena
    Lehiaketan parte hartzeak berarekin oinarriak onartzea dakar.