Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

"Aulki Hutsa"

  • Izenburua: "Aulki Hutsa"
  • Mota: Antzerkia
  • Antolatzailea: Karrikaluze euskara elkartea eta Atarrabiako Udala
  • Kontaktua: 948332659
  • Data: 2010-04-09
  • Ordua: 22:00etan
  • Lekua: Atarrabiako Gune Eszenikoa
  • Dokumentua: deskargatu
  • Azalpena:

    Le Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da. Hautu artistikoak elgarrekin egiten dituzte. Antzerki herrikoia baten alde jo nahi dute, haien lana publiko guziei eskainiz eta konplizidadeko harreman bat mantenduz.
    “Aulki hutsa” Joseba Sarrionandiaren hainbat poesiaren josketan oinarritua dago eta estetika, energia eta zenbait sorpresa atseginetan Lipusen eskua sumatzen da.

    Sinopsia: Txikitako kantu zahar bat entzuten da. KAXMI eta BRUNKI publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat tiratzen du eta Kaxmik akordeoi bat darama. Kartzelatik ihesi eta erbestean bizi diren poeta eta musikoa dira. Etxerik ez eta euren gordeleku bakarra bafle bat da. Gaur, muga pasa dute eta guregana datoz, hutsik gelditu zen aulkiaren bila. Hitza eta musikaren bitartez, ekintza klandestinoa gauzatzera.

    Zuzendaria: Ander Lipus.
    Aktoreak: Manex Fuchs eta Battitt Elizalde.
    Sarrera: 3 euro.