Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Ze berri?
Euskarabideko Liburutegia
Ikastaroak.
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle

Euskararen agenda

“Darwin Geurean”

  • Izenburua: “Darwin Geurean”
  • Mota: Hitzaldia
  • Antolatzailea: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa
  • Data: 2010-03-11
  • Ordua: 19:30etan
  • Lekua: Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoa (Descalzos 72)
  • Herria: Iruña
  • Azalpena:

    Charles Darwinek erabat aldatu zuen gizakiak unibertsoan zeukan kokapena, eta bai biziaren zentzua ere, baina zer-nolako oihartzuna eduki zuen gure artean?
    Hitzaldi honetan Altonaga darwinismoak Euskal Herrian eduki izan zuen sarrera nekosoa deskribatzen eta ulertarazten ahalegindu egingo da. Horretarako hainbat pasarte ilustratibo aukeratu ditu, esaterako, Armand David naturalista ezpeletar handia, pandaren deskubritzailea eta darwindar goiztiarra; Jose Migel Barandiaran antieboluzionista borrokalaria edota Fermin Irigarai Larreko epel eta zalantzati bat, gaur eboluzionista dena, baina bihar-etzi ez...
    Aldekoak eta etsaiak aurkeztuko ditu, makina bat, eta bai, zer esanik ez, zenbait koordenatu orokor ere, kontua hobeto ulertu ahal izateko.

    Kepa Altonaga Sustatxa (Loiu, Bizkaia, 1958) biologoa eta idazlea da.
    Haurtzaroko lehen urteak Txorierrin bizi izan eta gero, Bilbon kokatu zen.
    Biologia-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen : 1980. urtean lizentziatu eta 1988an doktoratu zen. 1981. urtetik EHUko irakaslea da, Zoogeografia eta Ornogabe Ez-Artropodoen Zoologia irakasten ditu Zientzi Fakultatean.
    Hainbat ikerketa burutu ditu Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren gainekoak: Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. Gazterik euskaltzaletu zen, Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak. Argitaraturiko liburuen artean ondoko hauek daude: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (1998), Armand David, pandaren aita (2001), eta Etxepare, Aldudeko medikua (2006).