Hitzarmenak

Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren artekoa

Duela mende bat, 1918. urtean, sortu zen Euskaltzaindia, eta orduko Nafarroako Foru Aldundia sortzaileetako bat izan zen. Ordutik, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana etengabea izan da, eta, horri esker, hainbat ekimen paratu dira martxan Nafarroako hizkuntzetako bat, euskara, normalizatzeko eta haren garapen, azterketa eta ikerketan elkarlana aurrera eramateko.

2018an berritutako hitzarmenaren bitartez, segida ematen zaie Nafarroako Gobernuak erakunde akademikoari emandako diru-laguntzei, eta horrela Euskaltzaindiak euskararen garapenarekin eta arautegiarekin lotutako gaiak aztertzen eta zabaltzen segituko du. Aurten, besteak beste, euskararen lexikoari, toponimiari eta onomastikari buruzko ikerketak eginen ditu Euskaltzaindiak.

2018ko hitzamena

Atzera