HELDUEI EUSKARA IRAKASTEA SUSTATZEN DUTEN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ENTITATE JURIDIKO PRIBATUETAN (EUSKALTEGI ETA GAU-ESKOLA PRIBATUETAN) IKASTEN ARI DIRENENDAKO DIRU-LAGUNTZAK ("B" MODALITATEA), 2008KO URTARRILETIK IRAILERA BITARTEKOAK.
- “B” Modalitate honetako diru-laguntzak emanen zaizkie helduendako euskara irakastea sustatzen duten Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridiko pribatuetan ikasten ari direnei. Horretarako laguntzek, guztira, 20.000 euro egiten dute, gehienez. Aipatu laguntzak egindako ikastaroaren kostuaren %40koak izanen dira gehienez, eta inolaz ere 150 euro baino gehiago.
Laguntza hauen xede izanen dira Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bitartez jasotako ikastaroak, urrunekoak, autoikaskuntza modalitatekoak, bai eta bertaratu beharreko ikastaroak ere (presentzialak), hala nola erregimen arruntekoak eta barnetegi erregimenekoak.
Laguntza ikastaroaren bukaeran ordainduko da, deialdi honetako “B” modalitatearen bosgarren arauko ziurtagiriak aldez aurretik aurkezturik.
“B” Modalitate hau honako hauetan xedaturikoaren arabera arautuko da: arau hauek, 7/2008 Ebazpenaren I. Eranskinean ageri direnak (ikus 2008ko apirilaren 28ko 53 zenbakidun NAO), eta azaroaren 9ko Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea.