NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO EUSKALTEGI ETA GAU-ESKOLA PRIBATUENDAKO DIRU-LAGUNTZAK (“A” MODALITATEA). 2008KO URTARRILETIK IRAILERA BITARTEKOAK.
Diru-laguntza hauen xede sozialak Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 2. artikulua betetzearekin du zerikusia, herritarrek euskara ezagutzeko eskubidearekin, alegia.
Apirilaren 14ko 7/2008 Ebazpenak onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridiko pribatuetan (euskaltegi eta gau-eskola pribatuetan) helduak euskalduntzeko ematen diren laguntzen deialdia. Deialdi honek bi laguntza-modalitate arautzen ditu: batetik, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakastea sustatzen duten entitate pribatuendako diru-laguntzen deialdia (“A” Modalitatea), eta bestetik, aurreko modalitatean aipaturiko euskaltegietako ikasleei bekak ematekoa (“B” Modalitatea), biak ala biak 2008ko urtarriletik iraila bitartean.
2008ko urtarrilaren 1etik irailaren 30a bitarteko aldiari dagozkion laguntzen erreferentzia-modulua, hots “A” Modalitatekoa, honako hau da:
- Araubide arrunta: 1,19 euro ikasle eta orduko.
- Barnetegi araubidea: 8 euro ikasle eta eguneko.
Modalitate honi dagozkion laguntzek 336.000 euro egiten dute, gehienez ere.
“A” Modalitate hau honako hauetan xedaturikoaren arabera arautuko da: arau hauek, 7/2008 Ebazpenaren I. Eranskinean ageri direnak (ikus 2008ko apirilaren 28ko 53 zenbakidun NAO) eta azaroaren 9ko Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea. Halaber, 161/1988 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduko 3. artikuluan xedaturikoa. Erregelamendu horren bidez arautzen da euskara helduei irakasten dieten entitate pribatuei laguntzak ematea.