Mende luze bat hilzorian egon ondoren, Erronkariko zazpi herrietan hitz egiten zen hizkera itzalita dago. XIX. mendearen erdialdean jadanik atzera egiten hasia zen eta XX. mnedearen bukaeran erabat itzali zen, hondar hiztuna zendu baitzen.
Esan beharrik ez dago erronkarierak mende luzeak bazeramatzala Aragoi aldeko erromantzearen parez pare. Erronkariarrek ere (artzain, transhumanteek, almadiazainek) euskara ezezaguna zen eremu zabaletara jo behar izaten zuten lanera.
Kokapen geografiko bereziak hondamendia bizkortu bazuen ere, hizkera honi nortasun berezia eman zion. Lau herri aldaera bereizten dira erronkarieraz: Bidankozekoa, Urzainkiko, Izabakoa eta Uztarrozekoa.
Erronkarieraz XIX. mendean idatzitako erlijio testuak ugariak dira. Horiez gainera, zenbait soinu grbazio ere gorde ahal izan da. Berriki hiztegi bat argitaratu da.
Erronkariera Erronkaribarko zazpi hirietan mintzatu da. Gaur jada itzalita dago mende bat hilzorian egon ondoren.
XIX. mendearen erdialdean euskara jada atzeraka hasia zen ibarrean, eta XX. mendearen bukaeran hil zen erronkarierazko azken hiztuna.
Hedaduraz den bezainbatean oso zabala izan ez arren, lau hizkera bereizten ziren bertan: Bidankozekoa, Urzainkikoa, Izabakoa eta Uztarrozekoa Bonaparterentzat erronkariera zubereraren aldaera bat zen, baina Azkuek jada beregaingo euskalkitzat jotzen zuen, Orotariko Euskal Hiztegian eta liburu honetan egiten den bezala.
Koldo Zuazok nahiago du Ekialdeko nafarreratzat hartu, izendapen horren barrenean zaraitzuera eta erronkariera sartuz.
Erronkarierazko hiztunak mendez mende egon dira erromantzearen hizkuntz mugan. Geografikoki bai ekialdetik, bai hegoaldetik eta baita hegomendebaletik ere, non muga egiten duen Aragoiko hiri eta ibarrekin, erronkariera hizkera erromantzez inguratua egon da (nahiz eta frogatua egon Anso ibarrean euskaraz egin zela Goiz Erdi Arora arte).
Gainera bere bizitza ekonomikoa zela eta, almadiak eta artzaintza, erronkariarrrak euskaraz egiten ez zen Ebro ibarreko eskualdeetara joaten ziren. Erronkarierak izan zuen kokapen geografiko berezi hau bere hizkuntza pertsonalitate handiaren arrazoia da.
XIX. mendeko testu relijioso ugari gorde dira erronkarieraz. Nafarroako Euskararen Fonotekan ere bildu dira Uztarroze eta Izabako ahozko testigantzak.
Berriki erronkariera-gaztelerazko hiztegi bat ere argitaratu da, Bernardo Estornes Lasak moldatua.
| Erronkariera | Batua | Zaraitzuera |
| Alkea | Lotsa | Alkea |
| Bilua/Illie | Ilea | Biloa/ilea |
| Biarria | Belarria | Begarria |
| Lantxerra | Lainoa | Lañoa |
| Orena | Ordua | Orona |
| Burduña/burruña | Burdina | Burriña |
| Orzilaria | Ostirala | Orzilaria |
| Bortz | Bost | Bortz |
| Irur | Hiru | Irur |
| Arratoia | Arratoia | Arratoa |
| Laurogei | Larogei | Laurogei |
| Onki xin | Ongi etorri | Ongi xin |
| Erran | Esan | Erran |
| Gra | Gara | Gra |
| Gizon kaur | Gizon hau | Gizon kau |
Euskara batua
Soilik! Aitarekin ez hainbeste, amarekin eta izeba bat bait genuen, amaren ahizpa, erraten zidaten guztia euskaraz, eta nik ba holaxe ikasi nuen. Eta orain dun, ene amak, bizi naun ni ama baino hogeitalau urte gehiago, bizi niela, eta eztut hitz eginen inorekin, horren… erraten dudala amonarekin…
Gaztelera
¡Sólo! Con el padre no tanto, con la madre y con la tía que teníamos, hermana de mi madre, me hablaban siempre en vascuence, y así aprendí yo. Y ahora es, mi madre, que yo ya he vivido 24 años más que mi madre, y no hablaré con nadie, eso… que digo con la abuela…