Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Nafarroako euskalkiak

Behe nafarrera

LuzaideNafarroa Garaiko herri bakar batean egiten da behe nafarreraz, Luzaiden, hain zuzen ere. Garazi aldeko herri behe nafartzat hartzen ahal dugu non dagoen eta bere tradizio kultural eta linguistikoa zein den begiratuz gero. Ibañeta mendatearen magalean egoki, dialekto baten hedatzean erliebeak duen garrantziaren lekuko da Luzaide. Mendate hori oztopo izan da beti komunikazioetarako eta garraiorako, baita hizkuntzarako ere, nonbait.

Luzaideko euskaren egoera kezkagarria da, Behe Nafarroa osoan bezalaxe, Elizaldean (herrigunean) aski gutxi mintzo baita euskaraz. Auzo eta belaunaldien artean ere ezberdintasunak gaitzak dira.

Euskal literaturan ospea merezi duten egile batzuk sortu ziren Luzaide inguruan. Besteak beste, honako hauek: Enrike Zubiri Manezaundi, Bordele bertsolaria edo Angel Aintzinburu.

Non mintzatzen da?

GipuzkeraNafarroako herri bakar batean egiten da behe nafarreraz, Luzaiden. Luzaide, izan ere, adminiztrazioz Nafarroa Garaikoa bada ere, urez eta hizkuntzaz Garaziko herri bat da.

Jakina da askotan geografiak argi eta garbi baldintzatzen duela euskalki baten hedadura. Gure kasuan Ibañetako mendatea oztopo geografiko handia zen Nafarroa Garaiko herriekin harremanak izateko momentuan eta, aldiz, muga administratiboak ez du izan, orain arte behintzat, horrenbesteko garrantzia.

Euskararen egoera, alabaina, ez da sobera baikorra Luzaide aldean, erabilera gutxitu da, Elizaldeko kalean batez ere, eta euskarak Nafarroa Beherean jasan duen beherakadak ere ez du laguntzen. Hori dela eta, euskararen erabileraz den bezain batean, diferentzia handiak sumatzen dira Luzaiden auzo batetik bestera, eta belaunaldi batetik bestera.

Hala ere Luzaideko herria emankorra suertatu da euskal literaturarako: Enrike Zubiri “Manezaundi”, Bordele bertsolaria eta Angel Aintziburu…

Hiztegi erkatua

Behe nafarrera / Luzaide Batua Aezkera
Ahalgia Lotsa Alkea
Bilua/ilia Ilea Biloa/Eilea
Beharria Belarria Biarria
Lanhoa Lainoa Lanoa
Orena Ordua Ordua
Burdina Burdina Burdina
Ortziralia Ostirala Ortzilarea
Bost Bost Bortz
Hiru Hiru Irur
Arratoina Arratoia Arratiua
Lauetanogoi Larogei Laurogei
Ontsa jin Ongi etorri Ongi etorri
Erran Esan Erran
Gira Gara Gira
Gizon hau Gizon hau Gizon gau

Euskalkiaren ezaugarriak

Behe nafarrera
Kabala frango eldu da or ta amabost kilometroz kusten al da zomat ardi alde den, anitz mila ardi bada or, ta orik muga ortan dailtza, ta mugako belar guzia, ori yaten zuten, ta gaineat errain dizut gauza at, leeno re errana dut beste erreportero batzuer: Luzaidek nai balin badu bere lurra etsi eta oriek eztira kontent…

Euskara batua
Abere franko heldu da hor ta hamabost kilometroz ikusten ahal da zenbat ardi alde den, anitz mila ardi bada hor, ta horiek muga horretan dabiltza, ta mugako belar guztia, hori jaten zuten, ta gainera esango dizut gauza bat, lehenago ere esana dut beste erreportero batzuei: Luzaidek nahi balin badu bere lurra hertsi eta horiek eztira kontent…

Gaztelera
Por ahí llegan muchos animales y durante 15 kilómetros se puede ver cuántas ovejas hay, varios miles de ovejas, y esas andan en esa frontera, y toda la hierba de frontera, eso se comen, y además te diré una cosa, ya se lo tengo dicho también a otros periodistas: si Valcarlos quiere cerrar y esos no están contentos…

Entzun Behe nafarrera

mediateka_