Baztango herri guztietan, eta horietan bakarrik, hitz egiten da baztaneraz. Bonapartek iparraldeko goi nafarrera sartu bazuen ere, beste sailkapena batzuetan, aldiz, mugaz bestaldeko lapurteran sartu izan dute.
Hizkera honen egoera on samarra da. XIX. mendetik hona gorde diren erlijio idatziak ere franko dira.
Horretaz gainera, XX. mendearen azken herenean zenbait espezialistak aztertu du. Besteak beste, Genèvieve N´Diaye (Amaiurko hizkera aztertu zuen), Pello Salaburu (1980tik 1984ra bitartean monografia anitz argitaratu zuen) eta Mariano Izeta (hiztegia eta literatura lanak idatzi zituen).
Baztan ibarreko euskalkiari baztanera deitzen zaio. Ibarreko herri guztietan, eta hor bakarrik, hitz egiten da.
Luis Luziano Bonapartek Baztango hizkera iparraldeko goi nafarreraren barrenean sailkatu zuen.
Beste batzuetan, berriz, Baztango hizkera lapurteratzat jo izan da, Bortuez haraindiko euskalkiaren jarraipentzat alegia.
Berriki Koldo Zuazok euskara nafarra deitu euskalkian kokatu du ibar honetako mintzaera.
Gure sailkapenean berriz, Orotariko Euskal Hiztegiari jarraikiz, zuzenean euskalkitzat hartzen da.
Baztanera osasuntsu, herri batzuetan beste batzuetan biano gehiago, dagoen euskalkia da.
Literatura zaharrean gauza handirik ez badago ere, ezin da esan erabat abandonaturik egon denik, batez ere ez baitira gutxi XIX. mendeko idazki erlijiosoak.
Bestaldetik franko ongi dago ikertua. Alde batetik Pello Salaburuk egindako ikerketak ditugu (Baztango euskalkiaz (1), Bilbao 1980; Baztango kontsonantismoa, Euskara XXVIII, 1983; Hizkuntzaren soinu egitura, Bilbao 1984; Hizkuntza teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia, Bilbao 1984), bestetik G. N’diayek Amaiurko hizkeraren gaineko lana (Structure du dialecte basque de Maya, La Haya 1970), eta ahaztu gabe Mariano Izetak prestatuko hiztegia eta idatzitako artikuluak.
| Baztanera | Batua | Lapurtera |
| Lotsa/Alkea | Lotsa | Aalkea |
| Ilia | Ilea | Ilea |
| Begarrie | Belarria | Begarria/bearria |
| Lañoa | Lainoa | Lanoa/lainoa |
| Ordue | Ordua | Ordua/orena |
| Burdiñe | Burdina | Burdina |
| Ortzileria | Ostirala | Ortzilarea |
| Bortz | Bost | Bortz |
| Iru | Hiru | Iru |
| Arrotoña | Arratoia | Arrotoina |
| Lauetanogei | Larogei | Lauetanogoi/lauogoi |
| Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
| Erran | Esan | Erran |
| Gara | Gara | Gara |
| Gizon au | Gizon hau | Gizon au |
Euskara batua
Artoburua…, bai bestea uzten dute bai, hura han, hura ez baita ezertarako. Bederatzi hamar, zer tropa dabilen arabera…belea sartzen da, bat gelditzen da bijilatzen tropa, belea arbolean gelditzen da bijilatzen, baldin badira hamar, ba sartuko dira bederatzi, eta janen dituzte ba bederatzi buru, ta bakar harek, jendea heldu bazaie, ba egiten du harek abisatu.
Gaztelera
La mazorca, …, sí lo otro lo dejan sí, aquello allí, porque no vale para nada. Nueve, diez, según que tropa ande… el cuervo se mete, uno de ellos se queda vigilando, el cuervo se queda en el árbol vigilando, si son diez, pues nueve se meterán, y comerán pues nueve marzorcas, y aquel que está solo si ve que viene gente, pues les avisará.