Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Nafarroako euskalkiak

Aezkera

AribeBonapartek mendebaldeko behe nafarreraren barnean sartu zuen hizkera hau. Hala ere, esan daiteke nortasun sendokoa dela eta beregaina hein handi batean.

Gaur egun bizirik badago ere Eazkoan, galbidean da: hiztunak ugari izan arren, transmisio naturala ia-ia etenik dago.

Aezkeraz idatzitako literatura lanak urriak dira. Halarik ere, bada zenbait erlijio lan. Ikertzaileek, ordea, hizkera hau xeheki aztertu dute obra hauetan: Aetzen uskara (dibulgazio lana) edo Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa (oso ikerlan zehatza).

Non mintzatzen da?

GipuzkeraAezkoako ibarrean mintzatzen den euskara da. Bonaparte printzeak bere sailkapenean mendebaldeko behe nafarreratzat jotzen du Aezkoako euskara. Baina ezin uka oso nortasun berezia duela eta agian beregaingo euskalkitzat jo daitekeela. Horrela egiten da Orotariko Euskal Hiztegian, eta baita liburu honetan ere.

Berriki egindako doktoretza tesi batek, Iñaki Caminorenak, xehero ikertu du aezkera. Datu berri hauekin aezkera nafarrera deitutako euskalkiaren barrenean sartu du Koldo Zuazok.

Historia eta literatur erabilera

Euskalki hau itzali hurren dago, nahiz eta zaraitzuera baino biziago dagoen. Oraindik badira euskalki honetako hiztun franko, baina salbuespenez ez bada, transmisio naturala etenda dago.

Euskalki honek ez du literatur erabilerarik izan, alde batera utzita, noski, gai erlijiosodun gaia ardatz duten liburuak.

Aezkeraz idatzitako liburuak urriak badira ere, aezkerari buruzko liburuak badira. Aetzen uskara izeneko liburuan aezkera zabaltzeko ahalegina egiten da, era ireki eta errazean, Horretaz gain Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa izeneko liburuan euskalki honi buruzko informazio zehatza aurkituko dugu.

Hiztegi erkatua

Aezkera Batua Hegoaldeko goi nafarrera
Alkea Lotsa Alkea
Biloa/Eilea Ilea Biloa/Illea
Biarria Belarria Biarrie
Lanoa Lainoa Lañoa
Ordua Ordua Ordua/ordue
Burdina Burdina Burdina
Ortzilarea Ostirala Ortzilaria/ortzileria
Bortz Bost Bortz
Irur Hiru Iru
Arratiua Arratoia Arratoia
Laurogei Larogei Lauetanogei
Ongi etorri Ongi etorri Ongi etorri
Erran Esan Erran
Gira Gara Gara
Gizon gau Gizon hau Gizon gau/au

Euskalkiaren ezaugarriak

  • -i bokalaren ondotik ez da n-ren asimilazio bustidurarik gertatzen: Amaberkina, einik
  • -i bokalerdiaren ondotik ere ez (bai hegoaldeko goi nafarreran eta zaraitzueran): oines.
  • Zaraitzueran bezala, ez dago bokal harmoniarik.
  • Ai diptongoa ei bihurtu da askotan: orei, bezein…
  • Maiz gertatu da hitz barrengo bokal bat galtzea (sinkopa), atra, abrats, abre, etxetra.
  • Joan, jarri, jende eta antzeko hitzetan, aezkerak, x- du hasierako soinua: xan.
  • Aezkoan ongi bereizten dira nor eta nork pluralean ere(-ak eta –ek).
  • Instrumentala beti -s da: karreteras, karreteras.
  • Erakusleek hasierako g- bat ageri dute: gau, gori, gor etab.
  • Izenorde intentsiboak ekialde eitekoak dira: guhaur, nihaur etab.
  • Hegoaldeko goi nafarreran bezala, lehenaldiko adizkietan -n falta da: zire.
  • Nor-nori-nork saila egiteko -erau-erroa erabiltzen da (-au- laburtua): dauzunak.
  • Normal erabiltzen dira -rik erantsitako partizipioak: baia goixtar buelta eginik gandik.
  • Galdegilerik gabeko galderetan -a aditz atzizkia erabiltzen da.
  • Aezkeran -te/tze-dun aditz izenen objektua genitiboan jar daiteke: haginein atratzera.
  • Hitzak ekialdekoak dira: oino ‹ oraindik, bertze ‹ beste, igorri ‹ bidali.
Aezkera
Goiti fan bea’uzie mendira? Pues egu zindute eun ona gor goiti fateko kotxekin. Ikusto’uzie peina gori? Gorren gainean mendia biziki ona da, freskoa, gou beino anitzes freskoao, ta ezpeita llanoik eta ja ere egu. Gen ezta gor goiti yon ere llanoik, ez. Ta gero bertze alderdi’atera ere bada karretera fateko.

Euskara batua
Gora joan behar duzue mendira? Ba gaur zenuten egun ona hor gora joateko kotxearekin. Ikusten duzue haitz hori? Horren gainean mendia oso ona da, freskoa, hau baino askoz freskoagoa, eta ezpaita lainorik eta ezer ez gaur. Han ezta hor gora inon ere lainorik, ez. Eta gero beste alderdi batera ere bada errepidea joateko.

Gaztelera
¿Vais a subir, al monte? Pues hoy teníais un buen día para subir con el coche.
¿Veis esa peña? Encima de ella el monte es muy bueno, fresco, mucho más fresco que esto, y porque no hay ni niebla ni nada hoy. Allí arriba no hay nada de niebla. Y luego por otro lado también hay carretera para ir.

Entzun Aezkera

mediateka_