Azalpena: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren helburu orokorrak hauek dira:
- Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatu nahi ditugu euskaraz irakasten duten irakasleek hizkuntza maila hobetzeko, gramatika eguneratzeko eta komunikatzeko gaitasuna lantzeko.
- Hizkuntza baliabideak eskurago jarri nahi ditugu, eguneroko lana errazteko.
- Ikastetxe barneko komunikaziorako testuak eta ikasmaterialak sortzerakoan, aholkuak eman nahi ditugu, hizkuntza kalitatearen alde.
- Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasleei baliabide didaktikoak sortzen lagundu nahi diegu.