Euskarabideko Liburutegia
Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Albisteak

Patziku Perurenaren Goizuetan bada gizon bat.

2010ko uztailaren 22a

Ezaguna da oso Goizuetan bada gizon bat dioen kanta, Mikel Laboari esker batez ere. Kantu ederra da inondik ere, baina kantu eder horren atzean bada bestelako edertasunik ere: hamaika istorio, gertakizun, pasadizo, sentimendu…

Bertso horien baitan gordeta dagoen altxor horren bila urte askoan aritu da lanean Patziku Perurena, eta lan horren emaitza da Goizuetan bada gizon bat. Trabukoren kantako misterioak liburua, Alberdania argitaletxeak argitaratua.
Liburuko orrietan jasotako hori aho-belarriz ere transmititzeko proposamena duzu honakoa. Hain zuzen ere, liburua oinarri hartuta, ordubete inguruko hitzaldi prestatu du egileak, bertaratzen denari bertso horien eta garai horren (1710-1780) inguruko hainbat argibide eta xehetasun emateko.

Liburuaren aurkezpena gehi honen inguruan hitzaldia zure herrian egiteko interesik izanez gero, behean daukazu esteka informazioarekin.