Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Albisteak

Ollo kontseilariak sektore publikoaren eta helduek euskara ikasteko gizarte-ekimenaren arteko lankidetza nabarmendu du

2017ko irailaren 18a

Helduentzako 17/18 euskara ikasturtearen hasierako ekitaldian Iñaki Murua doktoreak "Un mar de oportunidades" izeneko hitzaldia eman du

Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariak, administrazioen, euskaltegi publikoen eta gizarte-ekimenekoen arteko lankidetza nabarmendu du helduen euskararen ikaskuntzan 17/18 ikasturtearen hasieran. Ekitaldi berean, Iñaki Murua doktoreak "Un mar de oportunidades" hitzaldia eman du, eta Internetek euskararen ikaskuntzan ematen dituen abantailak aipatu ditu.

Kontseilariak aurtengo kanpainarako Nafarroako Gobernuaren, 32 tokiko erakundeen, Zubiarte euskaltegi publikoaren, Hizkuntza Eskola Ofizialen eta gizarte-ekimeneko euskaltegien (AEK eta IKA) arteko lankidetza estua eskeri du : "Hemendik eskerrik asko zuen laguntzarengatik. Eskerrik asko euskaltegi publikoei eta gizarte-ekimenekoei, haiek esker, pertsona askok euskara bizi eta gozatu egiten dute". Horrez gain, ikasturte honetarako matrikulazio-kanpaina "euskararen inguruko batasun eta solidaritatearen" kanpaina gisa deskribatu du.

Bestalde, ekitaldian zeuden zenbait pertsonari hitz egin die: "guretzat ereduak diren pertsonak. Helduak direla euskaltegian euskara ikasi dutenak. Beren bizitzetan euskara zerbait funtsezko bihurtu den pertsonak".

Halaber, Ollok, Nafarroako Gobernuak euskaltegiei beharrezko baliabideak emateko duen konpromisoa berretsi du: "gaur gurekin dauden pertsonek nahi dutena egiten jarraitzeko aukera izan dezaten, hots, gure hizkuntza ikasten".

Azkenik, kontseilariak Nafarroako euskaltegietan matrikulatzera animatu ditu herritarrak, eta Keiko Suzukiren aipu bat erabili du, ikasturte honen kanpainaren protagonistetako bat dena: "Euskara ikasita dena da desberdina. Jendearekiko harremanak, eta gure inguruarekiko lotura. Dena aberasgarriagoa da".

 

Gora egiteko joera

Azken ikasturteetan gora egin du euskarako matrikulazioak helduen artean. 2016/17 ikasturtean 6.559 pertsonak eman zuten izena, aurreko ikasturtean baino 275 gehiago, hizkuntza eskola ofizialetan, langile publikoen euskaltegian, Zubiarten eta urrutiko hizkuntza eskolen izen-emateak kontuan hartuz, gizarte ekimeneko euskaltegiak ere barne hartuz.

Gogoratu behar dugu gizarte ekimeneko zentroei laguntzeko aurrekontu-zuzkidura helduei euskara irakasteko (2017ko urtarriletik irailera) 640.000 eurokoa dela. Dagoeneko aldi horretarako laguntzak eman dira et aurrian 2017-2018 ikasturterako laguntza-deialdia argitaratuko da.

 

Hainbat aukera

Ikasturte hasierako ekitaldian Iñaki Murua doktoreak hitzaldi bat eman du teknologia berriek, Internetek bereziki, ikasteko eskaintzen dituzten aukerei buruz. Murua Hezkuntza Zientzietan (UNED) lizentziatua eta doktorea da, eta Kimikoa Zientzietan diplomaduna (EHU). Profesionalki euskara irakasten du, helduei zehazki.

Sarea metafora gisa erabiliz, Muruak sareek ikaskuntza-prozesuetan eta irakaskuntzan izan dezaketen eragina aztertu du, teknologiaren eta beste aldagai batzuen garrantzia kontuan hartuz. Hitzaldian zehar ikerketa-lerro nagusiak berrikusi ditu, hala nola irakasleak prestatzeko ziberkomunitateak.

Matrikulatzeko epea zabalik

Nafarroako Gobernuak komunikazio-kanpaina bat aurkeztu zuen irailaren hasieran "Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara" goiburupean, zentro publikoetan eta hizkuntza horren ikaskuntza eskaintzen duten gizarte ekimenekoetan matrikulatzen animatzeko helburuarekin.

Aurtengo nobedade nagusia bere multzo izaera da; lehen aldia da sektoreko eragile guztiek parte hartzen dutela Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan. Kanpaina foru Gobernuaren eta euskara zerbitzua duten udal erakundeen artean diseinatu da, eta 40.000 euro inguruko inbertsioa ekarri du.