Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketan izen-emateko epea maiatzaren 8tik 15era irekiko du.
Euskaraz egingo den Lanbide Heziketa zikloen eskaintzari dagokionez, gradu ertainetan % 6 haziko da eskaintza; goi mailako graduetan, berriz, bikoiztu egingo da euskarazko eskaintza (% 7ra iritsiko da).
Eskaintza berriari dagokionez, Goi mailako zikloan euskaraz eskainiko dira “Turismo-ostatuen kudeaketa” (Elizondoko IIP) eta “Automozioa eta industria errobotika” (San Juan Donibane II).
Ziklo ertainetan, euskaraz eskainiko dira “Erizaintza-laguntzailea” (Elizondoko IIP), “Ekoizpen agro-ekologikoa” (CI-II Agroforestala) eta “Ibilgailu automobilen elektromekanika” (CIP Donapea IIP)
Horiei gehitu behar zaie orain arte euskaraz ematen direnak:
Goi mailako zikloan:
Ziklo ertainetan: