Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Albisteak

Kultura digitala eta euskarari buruzko Sarean Euskaraz jardunaldiaren II. edizioak tailerrak, hitzaldiak eta mahainguruak eskainiko ditu nazioarteko adituen partaidetzaz

2018ko azaroaren 05a

Mila ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute goizeko saioetan eta arratsaldeko hitzaldiak publiko orokorrari irekita egongo dira

Euskarabideak antolatutako Sarean Euskaraz jardunaldien II. edizioak kultura digitala eta euskarari buruzko hitzaldiak, tailerrak eta mahainguruak eskainiko ditu azaroaren 6 eta 7an Baluarten. Goizeko saioetan D ereduko mila ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute eta arratsaldeko saioak publiko orokorrari irekitakoak izango dira.

Goizez, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek egokitutako hiru esparruak zeharkatuko dituzte IKTekin eta euskararekin loturiko ekimenak ezagutzeko, Wikipedian artikuluan kargatzeko edota zenbait tailer praktikotan parte hartzeko.

Hiru esparru

Info Aretoa deritzon esparruan, ikasleek IKTen erabilera ardatz duten euskarazko lau ekimen ezagutzeko aukera izanen dute: Interneten ere lehen hitza eskaraz, Gazte Gara Gazte @ Ahotsak.eus, Booktegi eta Elhuyar hiztegiaren appa. Era berean, sarean sartzerakoan kontuan hartu beharreko pribatutasunari buruzko gomendioak jasoko dituzte.

Wikipedia, lankidetza bidezko entziklopedia digital askea, Wikipedia Aretoaren ardatza izanen da. Esparru honetan, urrian, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik artikuluen edizioari buruzko formakuntza jaso duten ikasleek beraien testuak kargatuko dituzte entziklopedia digitalean. Bestalde, ikastaro horietan parte hartzerik izan ez duten ikasleek gaiari buruzko formakuntza orokorra jasotzeko aukera izanen dute. Jardunaldiaren bukaeran, artikulurik onenak aldarrikatzeko sari banaketa eginen da.

Azkenik, Ikas Aretoan, 1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute musika sorkuntza, bideo mappinga, Androiderako appen sorkuntza, errealitate birtuala, 3.0 Harremanak, Arduino, 3D Inprimaketak eta Raspberry Pi bezalako gaiei buruzko tailer eta ikastaro praktikoetan.

Jardunaldi irekiak

Aurtengo berritasun nagusi gisa, goizeko saioen osagarritzat, arratsaldez eta gaztelaniararako aldibereko itzulpen zerbitzuarekin, publiko orokorrari irekitako hitzaldiak eta tailerrak antolatuko dira. Musika sorkuntza, Errealitate Birtuala, 3.0 Harremanak eta Raspberry Pi mintzagai izanen dituzten tailer hauetako bakoitzean, gehienez, 20 pertsona onartuko dira, baina aurretik izena eman beharko dute esteka honetan.

Hilaren 6an, 18:00etan, horas, András Kornai hizkuntzalari eta matematikari hungariarrak Nola salbatu hizkuntza bat heriotza digitaletik? deritzon hitzaldia eskainiko du. Ondoren, “Bizitza digitalizatua: sarean egiten ditugun ekintzen ezkutuko aldea” izenburuko mahaingurua antolatuko da aditu hauek tarteko direla: Andrea Fumagalli, Paviako Unibertsitatekoa; Amparo Lasén, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa; Angel Luis Lara, New Yorkeko State Universitykoa; eta Iñaki Martínez de Albeniz, Euskal Herriko Unibertsitatekoa.

Hilaren 7an, 18:00etan, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak ofrecerá una conferencia sobre Wikipediari buruzko hitzaldia emango du, eta jarraian, Wikipediako Hezkuntza Programaren arduradun Nichole Saadek Wikipedia eta Hezkuntza: Bizitzarako trebetasunak eta mundurako ezagutza askea delako gaia jorratuko du.

Programa osoa esteka honetan kontsulta daiteke

Bigarren edizioa

Euskara Sarera iaz sortu zen, Euskararen Naziarteko Eguna ospatzeko antolatu ziren ekitaldien barnean. Guztira, 14 eta 18 urte bitarteko 470 ikaslek parte hartu zuten orduko hitzaldi eta tailerretan, gogobetetze-maila handiaz parte hartu ere. Horren kariaz, foru Exekutiboak aurten plaza kopurua bikoiztea erabaki du, arratsaldez publiko orokorrari irekitako saioak antolatzeaz gain.