Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Albisteak

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek Nafarroan euskara sustatzeko jardueretarako laguntzen deialdia egin da

2018ko martxoaren 05a

Guztira 250.000 euroko laguntza izanen da, eta eskatzeko epea heldu den apirilaren 3an amaituko da

Nafarroako Aldizkari Ofizialak irabazi-asmorik gabeko elkarteek euskara sustatzeko jarduera eta programak egiteko laguntzen deialdia argitaratu zuen ostiral honetan, martxoak 2. Jarduera eta programa horiek 2017ko azarotik 2018ko urrira bitartean egitekoak izanen dira, eta 250.000 euroko laguntza jasoko dute. Horiek eskatzeko azken eguna apirilaren 3a izanen da.

Diru-laguntzak, gehienez, kostuen % 80 barne hartuko du, eta nerabeen eta gazteen artean batik bat euskararen erabilera handitzen laguntzen duten jarduera eta programak egiteko erabiliko da: euskarak gazteen artean duen egoerari buruzko prozesu parte-hartzaileak, urteurrenen ospakizunak eta hizkuntza honekin, kulturarekin eta bere tradizioekin, historiarekin edo pertsonaia garrantzitsuenekin zerikusia duten bestelako ekimenak, euskarari buruzko kanpaina positiboak, hezitzaileentzako prestakuntza-jarduerak, tokiko euskararen ondarea eta euskalkiak biltzea, gizartean hedatzeko jarduerak edo euskarazkoak, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak edo antzezlanak eta bertsolarien emanaldiak besteak beste. Jarduera horietan genero-berdintasuna sustatuko da edukiak prestatzean eta garatzean, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta berdintasuna partaidetzan.

Ez dira barne hartzen eskolaz kanpoko jarduerak eta ikastetxeetan egindakoak, ezta kanpamentuetan, ibilaldietan, artisautza-azoketan, ikuskizunetan eta kirol-lehiaketetan egindakoak ere, Gobernuko beste departamentuetako eskumena direlako. Musika-kontzertuak eta liburu edo web-orrien itzulpenak ere ez dira barne hartuko.

Laguntza horien bidez, Nafarroako Euskararen I. Plan Estrategikoan jasotzen diren Nafarroako Gobernuaren helburuak lortzeko bultzada ematea da asmoa, gazteen artean euskararen erabilera sustatzearekin zerikusia dutenak bereziki.