Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Albisteak

IkerGazte 2017, maiatzaren 10etik 12ra NUPen

2017ko maiatzaren 09a

Maiatzaren 10etik 12ra IkerGazte 2017 izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Batzorde zientifikoak eta UEUk antolatuta eta Euskarabidearen laguntzaz.

Ikertzaile gazteak bildu eta euskaraz egiten den ikerketari ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bigarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egileei, tesia bukatzen ari direnei edo azken lauzpabost urteetan amaitu dutenei zuzenduta dago kongresua. 180 bat ikertzaile bilduko dira edizio honetan.

IkerGazteren lehen edizioa Durangon ospatu zen 2015.eko maiatzean eta orduan erakutsi zen badela euskaraz ikertzen duen euskal komunitate zientifikoa; giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean jarduten duen nazioarteko ikertzaile-komunitate euskalduna.

Kongresuari hasiera emateko nazioartean izena duen hizlari bat izango da: Laurence Tresse (Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria). Saio zientifikoetan, jasotako lanen artean hautatutako eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak izango dira, bai ahoz aurkeztuta bai poster formatuan . Kongresuan parte hartuko dute ikertzaileen arteko harremanak errazteko tailer (mintegi) interesgarriak eta saio osagarriak ere izango dira.

http://www.ueu.eus/ikergazte/