Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, 2010eko martxoaren 4an "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko Jardunaldia eginen da, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barnean.
Jardunaldia 2010eko martxoaren 4an eginen da, goizeko 9:00etatik 14:30era, Euskarabidearen egoitzan ("Donibane-San Juan BHI" eraikina - Biurdana kalea 1, 1. IRUÑA).
Izena emateko epea: 2010eko otsailaren 26ra arte
Izena non eta nola eman:
- Parte-hartze orri hau bete eta euskarabidea@euskarabidea.es helbidera bidaliz, edo
- Parte-hartze orria 948 19 99 05 faxera bidaliz, edo
- 948 19 99 04 telefonora deituz.