Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Albisteak

Euskarabideak Patziku Perurenaren "Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918)" liburuaren argitalpena lagundu du

2017ko apirilaren 24a

Euskarabideak Patziku Perurenaren "Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918)" liburuaren argitalpena, Pamiela argitaletxearen bidez plazaratua, lagundu du.

Argitalpen hau lagundu izanaren arrazoia izan da, hain zuzen ere, Goizuetako udal agiritegian eta elizaren artxibategian egindako ikerketa lan sakonaren ondorioz, 29 dokumentu argitaragaberen lekukotasuna ematen duela. Baina, batez ere, ikerlanak herriko etxeak eta jendea bihotz eta ardatz dituenez, bildumak ekarpen handia egiten du toponimiaren eta oikonimiaren edo etxeen izenen gainean.

Bistan da gure kulturan eta gure tradizioan etxeak izan duen garrantzia, etxea ez da bizitegi hutsa izan, etxea betebeharren eta eskubideen subjektua izan da, unitate sozioekonomikoa, eta norbanakoei izena ere eman dien erakundea.