Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Albisteak

Artxipielagoa Baluarte Fundazioaren kontzertua

2017ko martxoaren 15a
Ganbera Aretoa
2017ko apirilaren 28a, ostirala
20:00etan.
- See more at: http://baluarte.com/eus/ikuskizunak-kontzertuak/ikuskizunen-egutegia-1/artxipielagoa#sthash.vFGDhy00.1LGvc032.dpGanbera Aretoan 2017ko apirilaren 28an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan.

Ganbera Aretoan 2017ko apirilaren 28an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan.

Ainhoa Garmendia, Andoni Egaña, Pello Ramírez, Garikoitz Mendizabal, Germán Ormazabal eta Belén Ibarrola artistek nork bere gaitasunak eta ametsak batu dituzte Artxipielagoa izeneko ikuskizunean. Emanaldia narrazio, abesti, bertsolarismo, musika eta bideo-proiekzio uztarketa da. Ikuskizun berritzaile eta desberdina izateko jaio da Artxipielagoa, non ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa den; non atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartzen diren; non zahar, gazte nahiz heldu, ikuslegoa osotasun batean ‘herri-abesbatza’ bilakatzen den.

Andoni Egaña bertsolariak esatari lanetan irla eta artxipielagoen inguruko erreflexio-hizketaldia eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat istorio garatuz joango da ikuskizunean, baina, beti ere Ainhoa Garmendia abeslari sopranoak abestiak kantatuz eta tartekatuz. German Ormazabalen pianoa, Garikoitz Mendizabalen txistua, Pello Ramirezen violoncelloa eta eskusoinua lagun izango ditu Garmendiak kantatzerakoan. Hau guztia, gainera, Belen Ibarrola arte zuzendariaren irudi eta bideoen proiekzioek osotu eta aberastuko dute.

Abestiak askotarikoak izango dira: lehen atalak ukitu klasikoagoena izango da, hau da, gure kultur-ondare klasikoko batzuk, abesti herrikoiak, Jose Maria Iparragirre, Felix Telleria, Gabriel de Olaizola, José Antonio de Donostia, Eduardo Gorosarri, Bruno Imaz, Francisco Cotarelo, Aita Hilario Olazaran, Jesus Guridi; eta bigarren atalean, Oskorri, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Karlos Gimenez, Ken Zazpi edo Itoiz bezalako abesti berriagoak. Hemen ere musika-uharte desberdinez osatutako artxipielagoa izango dugu ikuskizuna.
 

Informazio gehiago hemen.