Euskarabideak kanpaina honekin jarraitzen du administrazioan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Kanpaina irekia da, norberak euskararekiko konpromisoa izan dezan prestatua. Ez da nahitaezkoa euskaraz jakitea, deus ez dakienak eta euskaraz dakienak, biek ala biek, parte har baitezakete kanpainan.
Kanpainan material hau dago:
1. Posterra. Zure lanpostuan ikusteko moduan jartzeko gonbita egiten dizugu. Posterrean administrazioko lanbideak ageri dira eta, horrekin batera, mezu argi bat: Administrazioan euskaraz ere bai!
2. Mahaiko euskarria. Kanpaina honekin bat egin ondoren, zuk zeuk aukeratuko duzu mahaiko euskarriko zein alde jarri nahi duzun ikusteko moduan (aukerak lau dira):
a. Egun on! Nahi nuke baina ezin dizut euskaraz erantzun. Euskaraz ez badakizu, baina euskaraz hitz egin nahi baduzu edo besteen borondatea errespetatzen baduzu, hauxe da zure aukera. Atzealdean dituzu agurrik eta formarik ohikoenak, hala nahi izanez gero, erabiltzen has zaitezen.
b. Poliki mesedez, euskara ikasten ari naiz . Honako hau ere Administrazioan gertatzen da. Ikasten ari bazara, baina oraindik ez baduzu administrazioan euskaraz lan egiteko adinako mailarik, hau da zure aukera. Atzealdean dituzu solasaldi eta elkarrizketarik ohikoenak.
c. Lagundu nire euskera hobetzen! Euskaraz moldatzen bazara, baina batzuetan zalantzak badituzu edo administrazioko hizkera ez baduzu ongi ezagutzen, hau da zure aukera. Euskarriaren atzealdean daukazu hiztegi terminologiko txiki bat.
d. Nik aukeran, euskaraz nahiago. Euskaraz baldin badakizu eta, gainera, atsegin baduzu euskaraz egitea lanean, hau da zure aukera.
3. Arkatzontzia eta erregela. Erabil itzazu eguneroko lanean. Gainera, potoan dauzkazu Euskarabideko zerbitzuen informazio eta helbideak.
-Materiala jaso nahi baduzu, 848426054 telefonora deitu, edo euskarabidea@euskarabidea.es helbidean eskatu. Mila esker.