Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Albisteak

2018/2019 ikasturteko 2. matrikulaldia:Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak

2018ko azaroaren 19a

Azaroaren 19tik 23era 2019ko urtarriletik ekainera bitartean euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek. 

EPEA BUKATUTA

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide                   elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea             martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.

Mailaketa proba:

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es              helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko


Baimena /formularioa:


Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.